Bestelakoak - OtrosEmakumea - MujerKultura

Zabalgana SANTA AGEDAn kantari

Aurten, eta lehenengo aldiz Zabalganan,  SANTA AGEDA eguna ospatu da auzoko kaleetan zehar. Izan ere, Zabalgain kultur elkartearen eskutik kalera atera gara kopla tipikoak abestera, malikak hartuta.

Guztira berrogeita hamar lagun inguru ibili gara,  nagusi zein txiki, eta auzoko hainbat gunetan zehar aritu gara kantari, E´Leclerc-etik abiatuta. Azpimarratzekoa da auzokide ta komertzio batzuen aginaldoren bat ere jasotzeko aukera izan dugula (gehienbat umeentzat, jakina). Oso ekitaldi polita  izan da, eta espero dugu hemendik aurrera urtero antola dezaten, auzo berria izanik ere ohitura zaharrak gordetzeko premia dago eta.