Bestelakoak - OtrosEuskara

Martxoaren 19an goazen KORRIKA egitera!!

Dakizuenez, datorren asteartean, hilak 19, Korrikaren 18.edizioa sartuko da Gasteizen arratsaldeko 18:00ak aldera. Bada, hirian zehar ibilbide osoa egin ostean Zabalganatik aterako da gau partean. Aurreko beste bi urteetan bazala, aurten ere Zabalgana Batuz auzo elkartea Korrika egitera aterako da auzoko kaleetan zehar,  eta betiko moduan deialdia egiten dizuegu auzokide guztioi parte hartu eta Korrikari harrera egin dezazuen.

Aurtengoan gainera, Zabalganako Korrika batzordea osatu dugun kolektibo eta norbanakook hartu dugu auzoko kilometroa, Zabalgana Etorbidean bertan(Telepizza parean); hala ere, horren eramailea, jakina, pasa den larunbateko zozketan saritutako zenbakiaren jabea izango da(368).

Hortaz, baduze hitzordua! Datorren asteartean 22:25ean Zabalganako kilometroan Korrikari itxaroteko.

ZABALGANA ERE, KORRIKAREN ALDE!!!