Auzo mugimendua - Acciones barrioBestelakoak - Otros

Arriaga Parkearen Aldeko Herri-Kontsulta

Auzokide asko izan dira Udalaren intermodal proiektua jakin zenetik Arriaga parkea ezukitzeko lemapean lanean dabiltzanak. Hilabete askotako borrokak herri kontsulta batean amaitu du; hurrengo igandean, otsailak 20, izango da eta auzo elkarte honek bere babesa ematen dio bai mugimendu honi baita kontsultari ere. Egun osoan zehar izango dira ekitaldiak eta haiek egindako manifestuarekin batera hauen programazioa ere uzten dizuegu. Parte hartzeko eta zuen botoa emateko gonbidapena luzatzen dizuegu .

EGITARAUA/PROGRAMA

-09:00etan Galdeketaren hasiera /Apertura de urnas

-11:00 comienza animacion callejera/albokariak, batukada, txistulariak, triki….

-11:30etan Gynkana

-12.00etan dantzaldi erakustaldia/espectaculo de Danzas (ikastola umandi)

-13.00 manifestaldia (Amerika Latina errotondatik) ondoren txistorrada herrikoia(Umandi ikastolan)/manifestación  (desde la rotonda de America Latina)y después txistorrada  (En la ikastola Umandi)

-17:00 etan Txan Magoa eta txokolatada (umandi ikastolan)/mago Txan y chocolatada

-18:00etan Kontzertuak / Conciertos (Umandi ikastolan) (En la ikastola Umandi)

*Harresian zulo

*Astearte

-20:00etan mahaien itxiera /cierrre de urnas (Umandi ikastolan) (En la ikastola Umandi)

-21:00etan Boto kontaketa / recuento de votos

-Egunean zehar albokariak, batukada, txistulariak, triki….

Informazio guztia:www.arriagabai.blogspot.com

ARRIAGAKO PARKEAREN ALDEKO HERRI-KONTSULTAK EZ DAUKA ATZERA BUELTARIK

Hemen aurkitzen gara gaur Arriagako Parkearen alde datorren igandean Arriaga auzoan egingo dugun Herri-Kontsultaren aurkezpena egiteko, nahiz eta udala hor ibili den buru belarri horrelakorik gerta ez zedin.  Lehenengo eta behin argi utzi nahi dugu, gure parkea edozein motatako suntsiketaren aurrean oso-osorik defendatuko dugula, eta lan gogor guzti hori egiteko gure auzolana baliatuko dugu. Denbora asko eman dugu horretan, eta auzoko pertsona eta komertzio askoren laguntza ere izan dugu. Horregatik,  kontsultarako bost egun falta direnean, harro esan dezakegu hor gaudela kontsulta egiteko prest, eta, hor gaudela baita, auzoarentzat eta Gasteiz osoarentzat ere ondare ederra dugun parkea defendatzeko.

Kontsulta horri boikota egin nahi izan dion lehena Patxi Lazkoz alkate jauna dugu, batzordeak eskatutako  hautesle errolda ukatu baitigu. Agian, pentsatuko zuen ukatze horrekin atzera egingo genuela auzotarrei hitza eskatzeko orduan. Ez horixe!

Hautesle erroldarik gabe ere kontsultaren emaitzat balio berbera izango dute guretzat. Badakigu, Udalak berak 2010eko abenduaren 31n emandako datuei esker, zenbat pertsona bizi diren  guztira gure auzoan, eta baita zenbatek daukan botoa emateko eskubidea, eta kalez kale  gainera. Beraz, horrekin badakigu zein den gutxieneko parte hartzea kontsultak balioa izateko, eta horretarako hor izango ditugu gurekin notario edo lekuko  lanak egingo dituzten hainbat pertsona:

–      Jose Angel Cuerda,

–      Alberto Frías,

–      Paquita San Bartolome,

–      Guilermo Perea,

–      Rafael Ruiz de Zarate,

–      Aitor Ortiz de Zarate.

Datu hauek aldez aurretik ematen ditugu, Udalak emaitzak  faltsutzeko edota erlatibizatzeko izan dezakeen gogoa edo asmoa uxatzeko xedearekin. Udalak berak segurtatutako datu horiek gezurrezkoak direla uste badute,  denboraz dabiltza oraindik hautesle errolda batzordeari uzteko.

Hiru papertxo ezberdin izango dira: Zuria, Arriagako auzotarrentzat. Berdea, auzotik kanpokoentzat, parkea hiri osoaren ondarea baita. Laranja, 18 urtetik beherakoentzat: horiek ere eskubide osoa baitute entzunak izateko, parkearen onuren jabe baitira orain, eta horren iraunkortasunean gero.

Hona hemen denbora luzean egindako lan eskergaren emaitza: aldiro-aldiroko auzo-asanbladak, umeentzako ekitaldiak, hitzaldiak, asteroko kontzentrazioak, buzoietan, atarietan eta auzoan puntualki banatutako  informazioa, eta hau guztia udalak jarritako traba guztien gainetik.

Argi utzi nahi dugu hau izan dela hirian egin den parte hartzearen esperientzia gogoangarria.

Hori guztia kontuan hartuta, harro esan dezakegu Udalak ez daukala zereginik, eta porrot egin duela gure parte hartzea zapuztu nahian. Horregatik, Gasteiz osoari eta Arabako beste herritar guztiei ere dei egiten diegu parte har dezaten galdera erraz horri erantzuteko. Hori,  datorren igandean, otsailak 20, goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte , Gernikako Arbola kalean (Umandi ikastola eta Padre Orbiso artean).