Bestelakoak - OtrosJaiakKultura

Asteburu honetan…JAIAAAK!!!!!!

Kaixo, auzokide hori!

Hirugarrenik Zabalganak jaiak ospatuko ditu aurten, uztailaren 18,19,  20 eta 21ean, zehatz-mehatz; gure auzoko festa nagusiak behin betikoz errotuta geratuko direlarik.

Gasteizko auzo gazteenetako baten eraikuntzarako beste urrats bat,  eta Zabalgana behetik hobetzeko egunero eta inolako interesik gabe iharduten duten auzoko pertsona nahiz elkarteen lanari esker lortua.

Jaietako datarekin batera, hain zuzen ere, Zabalgana Batuz auzo elkarteak bost urte beteko ditu aurten-igandean horren omenez brindis-a eskainiko du-, eta esan beharra dago bost urte hauetan Zabalgana apurka-apurka hobetzen eta aurrera egiten joan dela, denen lanari esker. Markesinak, orubeen garbiketa, oztopo arkitektonikoen deuseztea, Mariturriko haurreskola, Borinbizkarrako pasarela, trafikoa, garraioa… Eta oraindio lan piloa egiteko badago ere, ziur guztion indar eta lanaz aurrera egitea lortuko dugula.

Dena den, auzoko eraikuntza bidea haratago iritsi da azken urteotan. Ortu ekologikoa, Olentzero, Korrika, Santa ageda, mintza-praktika, euskal dantzak, ihauteriak, txangoak,ikastaroak, kirol ekimenak… Zabalganan sortu diren hainbat herri elkarte eta eragileren iharduera eta ekinbide sozio-kulturalak dira horik guztiak; Zabalgain kultur elkartea, Txorrosolo aisialdi taldea, Zabalortu, eskautak, edota auzoko kirol taldeak, besteak beste.

Esan bezala, hirugarren urte honek jai batzuk diren auzokideen arteko ekartze gune hauauzoan errotu egingo du, eta egitarauari dagokionez, aurreko bi urteetan bezala, 2013ko Zabalganako festak adin guztietarako ihardueraz josita datoz; eta bereziki txikientzat. Ahailk eta egitarau partizipatiboena eta anitzena lortzearen aldeko irizpidea aintzat hartuta, betiere; hots, benetako jai herrikoi batzuk.

Ildo honetatik, Zabalganako Jai Batzordetik festak hasi aurreko zein martxan daudeneko ezinbesteko lan boluntario ikaragarria eskaintzen duten kide orori gure aitortza eta omenaldia erakutsi nahi genieke.  Era berean, auzoko taberna eta komertzioei gure esker ona helarazi behar diegu, urtez-urte euren ekarpen txikienetik handienera egiteagatik;  modu ekonomiko batean izan, ekitaldiak antolatuz izan, edo euren laguntza berezia eskainiz dena ondo atera dadin. Eskerrik asko!!

Azkenik, 2013ko Zabalganako jai zoriontsuak izan ditzazuen geratzen zaigu soilk, eta baita lagun eta senideak gurekin guztiokin gozatzera animatzeko gonbitea luzatzea ere.PDF-Jai egitaraua/Programa fiestas Zabalgana

ONDO PASA eta GORA ZABALGANAKO JAIAK!!!