Bestelakoak - OtrosEuskara

Pirritx eta Porrotx 17an Mendizorrotzan!

Pirritx eta Porrotx pailazoak berriz ere etorriko dira Gasteizera, Mendizarrotzara, eta berriz ere AEMAR-en eskutik. Hitzordua datorren azaroaren 17an 12:00etan eta 17:30ean, eta oraingo honetan «Bizipoza» ikuskizun berria eskaintzera datoz.

Sarrerak online eskuratzeaz gain, urriaren 28tik aurrera eskuragarri daude hurrengo lekuetan:

AEMAR elkartea – Avda Derechos Humanos, 37 – Zabalgana
Zadorra AEK euskaltegia – Bartzelona, 28 – Lakua
Aixkiria AEK euskaltegia – Jose Mardones,8 – Judimendi
Arana AEK euskaltegia – Arana, 30 – Arana