Auzo mugimendua - Acciones barrioHirigintza - Planificación urbanaPartehartzea - Participación

Erreka lehorra itsaso bihurtu

Gasteizko Errekaleor auzoko esperientzia azaldu dute “Erreka lehorra itsaso bihurtu” dokumentalean, gazteiraultza.info proiektu komunikatiboaren ekimenez egindako lanean. 2013ko irailaz geroztik Euskal Herriko hainbat txokotako gazteak (ikasleak gehienak) bildu eta Errekaleor 26 eraikina okupatu dute, bertan bizi eta proiektuak garatzeaz gain, auzoaren problematikari bere osotasunean erantzuteko.

Gasteizko auzo berrietatik minutu batera aurkitzen da eta auzoa desalojatu, eraitsi eta berreraikitzeko “sasiproiektua” bertan behera gelditu da krisialdi ekonomikoaren eztandaren ostean. Instituzioek eta aurreko hamarkadetako sukar urbanistikoak hustutako “auzo fantasma” bilakatu da Errekaleor.

Egoera horren aurrean, auzoaren problematikari bere osotasunean erantzuteko asmoz, Errekaleor berpizteko proiektua jarri dute martxan gazte horiek, auzokideen babesarekin.