Aisialdia - OcioAuzo mugimendua - Acciones barrioEuskaraFormakuntzaKultura

‘IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz’. Gaur, Hilaren 22an, Salburuan.

Zabalganan urriaren 22an izan genuen bezala, gaur ere Salburuan euskaraz familia giroan gozatzeko aukera izango duzue.

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak ‘IGANDEAK JAI. Familia giroan euskaraz’ egitasmoa abian jarriko du 2013ko udazkenean.

Gasteizko hainbat auzotan garatuko den egitasmo honetan haurrei zuzenduriko ikuskizunak (antzerkia, magia, pailazoak, ipuin-kontalariak…) eta tailer desberdinak (eskulanak, jolasak…) uztartuko dira. Bi orduko saio hauek antolatzeko Gasteizko hainbat auzotako euskara talde, guraso eta auzo elkarterekin elkarlanean aritu da GEU elkartea.

  • ABENDUAren 22an, igandean – SALBURUA IKASTETXEAN
  • 17.00etan Ikuskizuna: ‘Irrien lagunak’
  • 18.00etan tailerra

‘IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz’ egitasmoaren informazio osoa PDF formatuan