Atzo Zabalganako Osansun zentroak ireki zituen ateak lehen aldiz bezeroi atentzioa emateko, eta honekin batera auzoko Euskara bazordeak sentsibilizazio kanpaina abian jarriko zuen zentrora bertaratzen ziren auzokide euskaldun guztiei mediku euskalduna eskatzeko eskakizuna eginez eta eskubide horren berri emanez. Horretarako, esku orriak banatu zituzten egun osoan zehar.
Zabalgana auzoko Euskara Batzordeak bertan euskaraz artatua izateko eskubidea bermatu nahian, Arabako Eskualdeko Gerentea den Antonio De Blasi eskutitza igorri zion azaroan, Zabalgana auzo gaztea eta euskalduna izanik, egoitza berrian mediku eta pediatra euskaldunak nahi zituztela esanez. Euskara Batzordearen esanetan, “De Blasek euskaldunen eskubideak bermatzeko ahaleginak egingo dituztela adierazi zuen”.