Aisialdia - OcioBestelakoak - OtrosEuskara

IGANDEAK JAI SAIOA MARITURRI ESKOLAN

Euskararen familia transmisioa

lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz aurten ere ‘IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz’ saioak antolatuko ditu GEU elkarteak, Galtzagorri guraso elkartearekin elkarlanean.

Noiz? MARTXOAren 23an, igandean

Non? MARITURRI ESKOLAN

  • 17.00etan ‘Tina’ Zirkun Zirko
  • 18.00etan ‘Jolas koloretsuak’

‘Tina’ Zirkun Zirko

Ikustaldi honetan, Tinaren historioa kontatzen da. Tina, bere jabe Rigoberta maltzurrak eraginda, gela itxi eta ilun batean bizi den txotxongilo bakarti bat da. Honek, amets bat du: bizitza itogarri horretatik alde egitea eta munduko haur guztiekin jolastea… Ikustaldian zehar bere irudimenaren mundua ezagutuz, bertatik alde egitea nola lortzen duen ikusiko dugu… ‘Agian ametsak ez dira desagertzen esnatzen garenean, agian norbaitek gordetzen dizkigu…’

‘Jolas koloretsuak’

Paraxuta, oihalak eta puxikak erabiliko ditugu, besteak beste, familian elkarrekin jolasteko. Kolorez beteriko jolas dibertigarriak!!