Gaurtik aurrera OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak Osasun Biltzarra antolatu du Donostian. 1991tik urtez urte hutsik egin gabe egin izan da, eta osasun-zerbitzuak euskaraz emateko behar den trebakuntza jasotzeko oso lagungarriak izan dira biltzar hauek. 24. edizio honek Osasun Hezkuntza izango du ardatz, profesionalen zein pazienteen ikuspegitik abiatuta.