Udaltzaingoak 45 eta 40 urteko bi emakume eta 45 urteko beste gizon bat atxilotu ditu gaur goizaldean Zabalganen egindako kontrol batean, Mariturri Bulebarrean hain zuzen.
Turismoa kontrolera iritsi denean bidaiariek “jokabide arraroa” erakutsi dute, hori dela eta hiru pertsonak eta ibilgailua arakatu dituzte poliziek, beti ere Udalak zabaldutako informazioaren arabera.Guztira 264 gramu kokaina, 535 euro eta 9 mm parabellum jaurtigairik gabeko (de fogueo) balak aurkitu dizkiete.