Bestelakoak - OtrosJaiak

Jaietako argazkiak ikusgai

Zabalgana - Jai batzordeaUrtero bezala web-eko galerian uzten dizkizuegu jaietan ateratako argazki batzuk ikusgai. Aurtengo jaiak izugarriak izan dira, zentzu guztietan, eta beauen antolaketan parte hartu duen orori ez ezik, auzokide guztioi ere eman nahi dizkizuegu eskerrak, izan ere, jaietan zehar egondako  errespetua, giro ona,eta jaiak ulertzeko moduak eta jarrerak ezin hobeak izan dira, eta horrek,hain zuzen, ahalbidetzen du benetako jai herrikoi batzuk burutzea.

Berriz ere guztion artean lortu dugu, gero eta jai partehatzaileagoak eta aniztasunez beterikoak izatea lortzen ari gara Zabalganako auzokideok, eta denok harro egoteko modukoa da. Datorren urterako ere hantxe ikusiko gara!!

Jaiak 2014: argazkiak