Bestelakoak - OtrosEuskaraHemeroteka

Zabalganak auzoko udal lanpostu guztiak perfilatuak izan daitezen eskatzen du

euskaraz-bizi-nahi-dut-Zabalgana auzoko euskara batzordetik udaletxeari  zuzendutako eskakizun bat   martxan jarri dugu, auzoan haurreskola eta eskoletan lan egiten duten L1 udal langileen lanpostu guztiak perfilatuak izan daitezen.

Lanpostu hauetan lan egiten duten pertsonek harreman zuzena izaten dute  umeekin eta familiekin ere. Postu hauetan, hurrengo hilabeteetan  mugikortasuna egongo da, eta lanpostu hauek betetzen dituzten pertsonek aldatu daitezke, euskararen ezagupena bermatu gabe hurrengo bi urteetan .

Euskaraz  bizi eta hitzegiteko eskubidea aldarrikatzen dugu, eta bide batez, eskolako hizkuntz eredua errespetatzera ere deitzen dugu, ezin ditugu hezkuntzan eskubideak urratu, eta hizkuntz eskubidea hezkuntzan dagoen garrantzitsuenetariko bat da.

Udalak bere langileak euskalduntzeko baliabide guztiak jarri ditzan eskatzen diogu, modu honetan zerbitzu guztiak herri honetan ofizialak diren bi hizkuntza  bermatu daitezen.

Auzo honetan, gainera, familia asko dira gure hizkuntza hau ezagutu eta erabiltzen dutenak. Udalak euskaraz bizitzeko aukerari  erraztasunak jarri beharko  lizkieke, eta orain aurkitzen dugun egoera honek ez du hizkuntza eskubidea bermatzen.

Eskakizun hau auzoan eremu ezberdinetan murgiltzen diren kolektiboen babesa jaso du; auzoan dauden bi eskolak, hiru haurreskolak,  guraso elkarteak, auzo elkarteak, aisialdi taldeak,eta  kultur elkarteak.

Zabalganako euskara taldetik oso pozik gaude martxan jarri dugun ekimen honekin, horrela gure aldarrikapen bat izatetik auzo mailako aldarrikapen bat izatera pasatu delako, bide batez, espero dugu udaletxeak Zabalagana auzoari erantzun egoki bat ematea bertako auzokideen eskubideak bermatuz.

Zabalgana euskara batzordea

 

Eskaera honi babesa eman dioten elkarteak:

Amezti-txiki guraso elkartea

Mariturri guraso elkartea

Ortzadar haurreskolako hezitzaile taldea

Mariturri harreskolako hezitzaile taldea

Galtzagorri haurreskolako hezitzaile taldea

Mariturri LHI

Zabalgana eskolako klaustroa

Zabalgana Batuz auzo elkartea

Zabalgain Kultur ekimena

Txorrosolo aisialdi taldea