Bestelakoak - OtrosEuskara

«IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz», igande honetan Zabalgana ikastetxean

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak kartela_azaroa_zabalgana_webtrinkotzeko GEU elkarteak  ‘IGANDEAK JAI, familia giroan euskaraz’ egitasmoa antolatzen jarraituko du 2014ko udazkenean. HURRENGO SAIOA: Igande honetan,  AZAROAK 30, ZABALGANA eskolan.

  • 17.00etan Magia dotorea eta ikusgarria eginez, Asier Kidamek Jostailu magikoak aurkezten digu, famili giroan gozatzeko moduko bere azken ikuskizun originalena eta dibertigarriena. Mirari harrigarriak ikusiko ditugu gertu-gertutik, umore-ukitu fin batek eta eszenaratze zainduak apaindua. Iratxo jostalariak, botereak dituen azti bat…
  • 18.00etan  Esperimentu harrigarriak eta ponpa tailerra: zientzilari bihurtuko gara eta hainbat bitxikeria ikasiko dugu. Ondoren, ponpa erraldoiak egingo ditugu eta haiekin jolastuko gara.
 
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Zabalgana Eskola, Amezti Txiki guraso elkartea, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala