Partehartzea - Participación

Gaur eta bihar Parte-hartzeko Planaren zirriborroaren aurkezpena

Parte–hartzerako lantaldetik Parte-hartzeko Planaren zirriborroaren aurkezpen saioak antolatu ditu; arlo politikoaz, teknikoaz eta elkarteez gain, herritarrek parte hartzea bilatzen dutelako.   Ahalik eta pertsona gehien etorri ahal izateko, zirriborroa bi egun eta ordutegi ezberdinetan aurkeztea pentsatu dute:

 

  • Abenduak 11, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Simone de Beauvoir aretoan (Ignazio Loiolakoaren kalea, 8.zk.)
  • Abenduak 12, ostirala, goizeko 10:30ean Simone de Beauvoir aretoan(Ignazio Loiolakoaren kalea, 8.zk.)

Bilera honetako helburuak honako hauek dira:

– Herritarrek parte-hartzeko udalaren eredua berrikustean parte hartu izan duzuen pertsona orori egindako lana eskertzea.
– Parte-hartzerako Planaren edukiak aurkeztea.
– Ekarpenak egiteko moduaz eta epeez informatzea.

Bilera prestatzeko zuen bertaratzea baieztatzea eskatzen dute participacion@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora mezu bat bidaliz.