Atzo gauean, 22:15 aldera, Korrika-k gure auzoa zeharkatu zuen. Gasteiz osoan zehar ibili ostean Zabalganara ailegatu zen, non auzokideok harrera egin genion; azken momentuan ibilbidea aldatu eta gelditutako tokitik pasatu ez bazen ere, denok lasterka harrapatzera behartu gintuena. Hala ere, balorazioa erabat positiboa izan da, izan ere, Zabalganako auzokideok euskara defendatu eta bultzatzeko grina erakutsi egin genuen berriz ere, eta Zabalgana Etorbidea jendez gainezka ikusi zitekeen atzo gauean. Hortaz, zorionak eta eskerrik asko guztioi.
Gurea Korrika-k Gasteizen zeharkatu behar zituen azken auzoetako bat izan zen, eta , jarraian, bere ibilbidea jarraitu zuen Euskal Herrian zehar; horrela, 17ra arte, non Donostian amaituko da ta sekula festa egingo da bere omenez.