3000 zapata pare. 6000 oinetako. Horiexek dira apirilaren 17an bestelako Gasteiz bat aldarrikatzeko egingo den instalazio artistikoa burutzeko behar direnak.
Kultur arloan abandonatutako hiria da Gasteiz. Baina ez hori bakarrik, hiria erdibitzea helburu duten kanpainak ugaritu diren honetan bestelako Gasteiz jator eta anitza aldarrikatzeko unea da.
Instalazioa gauzatzeko 6.000 oinetako behat dira. Horiek biltzeko 20 gune egokitu dira hiritik zehar. Zabalgana Batuz auzo elkartea, Artium Museoa, Oihaneder Euskararen Etxea, Ai Laket!! IKA eta AEK euskaltegiak, LAB, CCOO…
Oinetakoak GKE bati emango zaizkio instalazio artistikoa burutu ostean.
Eraman erabiltzen ez dituzun oinetakoak zapatak jasotzeko guneetara!