Aste honetan zehar Zabalganako auzokideok hainbat hitzaldi ezberdinetan parte hartu, geure burua trebatu, eta ikasteko aukera izango dugu, denak auzoko bi ikastetxeetan.
Lehenengoa gaur bertan izango da, hilak 20, 19:30ean Zabalgana ikastetxean, non eskainiko diren zenbait gako gure hondakin eta zaborrarekin modu arduratsu batean jokatzeko eta berrerabilgarri bihurtzeko.
Hurrengoak, berriz, Mariturri ikastetxean burutuko dira. Bi solasaldi izango dira, zehatz-mehatz. Bata asteartean, apirilak 21, 17:00etan: «Lehen sorospenak haurrekin». Izenburuak argi uzten duen moduan, gure seme-alabei lehen sorospenak eman ahal izateko hitzaldi-ikastaro bat litzateke. Gurutze gorriak emango du, eta gaztelaniaz izango da.
Bestea,ostegunean, hilak 23, 18:00etan:«Euskara ikasten ari naiz. Zertan lagundu. Nola jokatu?». Bertan euskara ikasten ari diren gurasoen kezkak eta zalantzak argitu, hainbat ekintza eta estrategia eskaini, edota Gasteizen aisialdia euskaraz gozatzeko zin aukera dauden zabalduko dute.