Urtero bezala, aurten ere irailaren 14an izango dugu Olarizuko Erromeria.
XIX. mendetik hona, iraileko Andre Mariaren ondorengo lehen astelehenean, erromeria egin ohi da Vitoria-Gasteizko hegoaldearen dauden Olarizuko zelaietan Olarizuko muino gaineko gurutzera igotzeko. Goiz horretan bertan udalerria mugatzen duten mugarrien urteko ibilbidea egiten du udalbatzak; alkatea basozain nagusi eta talde buru dela.
Arratsaldean, jolasak eta aisialdiko jarduerak egoten dira familiako kide guztientzat: babarrun-jan herrikoia, dantzaldia, gaztelu puzgarriak, euskal dantzak, Herri Kirolak, Erraldoi, Buruhandi eta Gargantuaren konpartsa eta musika.