Bestelakoak - OtrosEuskaraHemeroteka

Gasteizko lehen familia mintzodromoa burutu zen atzo Zabalganan

Atzo 18:00etatik aurrera Zabalgana ikastetxean burutu zen Gasteiz mailako lehendabiziko mintzodromo familiarra, Amezti-txiki guraso elkarteak eta auzoko Euskara batzordeak antolatua.

Bertako partaideak proposatutako gaiez  luze mintzatzeaz gain, pintxoren bat jateko aukera ere izan zuten. Aipatzekoa da mintzodromo familiarra izanik helduek eta txikiekhartu zutela parte berdin-berdin oso giro politean. Horrez gain, umeentzako tailarrek ere egon ziren.

Mintzodromoa amaituta, Triki-Bertso-Poteari ekin zitzaion; Rubén Santxez eta Irati Anda izan ziren arratsaldeko poteoa bertsoz janzteko arduradunak. Kalejira trikien soinuak lagundurik Zabalganan zehar abiatu zen tabernaz taberna, zeinetan poteak hartzeaz aparte bertsoez gozatzeko parada ederra eduki genuen. Oso ekimen polita izan zen euskara Zabalganan bultzatzeko. Zorionak antolatzaileei eta espero dugu laster holako beste bat egon dadin. Gora Zabalgana euskalduna!!

IMG-20151128-WA0007 IMG-20151128-WA0022 IMG-20151128-WA0064 IMG-20151128-WA0073 IMG-20151128-WA0061 IMG-20151128-WA0045 IMG-20151128-WA0035