HemerotekaJaiakNabarmendutakoak - Destacado

Zabalganako jaiak 2016: uztailaren 14, 15, 16 eta 17an

Badira sei urte Zabalganan gure lehen jaiak ospatu genituenetik, eta esan dezakegu gero eta jai jendetsuagoak eta parte hartzeko modukoak izaten ari direla. Aurten beraz auzoko festen seigarren urteurrena ospatuko dugu, eta lan horretan buru-belarri ari da dagoeneko Jai Batzordea.

http://i2.wp.com/www.zabalganabatuz.org/wp-content/uploads/2012/07/zbjaibatzorde.jpg?resize=148%2C111Urtero legez uztaileko hirugarren asteburuan izango dira: 14, 15, 16 eta 17an, hain zuzen. Eta espero dugu iazkoa bezain egitarau txukun eta osatua ateratzea, bai Jai Batzordetik antolatuko diren ekimen anitzei dagokienez, baita komertzio eta tabernetatik urtero bideratzen direnen partetik ere; betiere ahalik eta auzokide gehien eta adin guztietakoentzako gustagarriak izateko xedearekin.