Kale ikuskizunen zikloa da honakoa, gizarte etxeetatik hurbil dauden plaza, kale eta parkeetan burutzen dena uztailaren lehen hamabostaldian. Haurrek eta, oro har, familiek goza dezaten da helburua eta horretarako entretenimendu, dibertsio eta parte hartzerako giroa sortzen da, uda garaia aprobetxatuz.
Uztailaren 4tik 19ra arte, gizarte etxeetako inguruetan izango da eta gure auzoan ez dugunez gizarteetxerik mugitu beharko gara ikuskizunez gosatzeko.
Uztailak 4 astelehena
19:30 ‘Zirkozaurre’ Morseren eskutik, Ekialdeko parkean (Salburuko GE)
Uztailak 5 asteartea
19:30 ‘Trostan’, Ohiulari Klownen eskutik, Umandi ikastolako patioan
Uztailak 6 asteazkena
19:30 ‘Soy ellas’, a cargo de Rojo Telón Circo, en la plaza del centro cívico Ibaiondo
Uztailak 7 osteguna
19:30 ‘LP MIX’ LParen eskutik, Valentín Foronda zidorran (Lakuako GE)
Uztailak 8 ostirala
19:30 ‘Azken eguzkilorea’ Patata Tropikalaren eskutik, Abetxukuko kiroldegiaren aurreko plazan
Uztailak 11 astelehena
19:30 ‘Astokillo’ Panta Rheiren eskutik, Galicia kaleko plazan (Aranan)
Uztailak 12 asteartea
19:30 ‘Hor doa magia!’ Sun magoaren eskutik, Buruileria plazan
Uztailak 13 asteazkena
19:30 ‘ Despistados’ Circortitoren eskutik, Hegoalde gizarte etxeko plazan
Uztailak 14 osteguna
19:30 ‘ Patas arriba’ Tiritirantes taldearen eskutik, Zaitegiko Gazteluaren plazan
Uztailak 15 ostirala
19:30 ‘Dantzateke’ Zirika Zirkusen eskutik, Sefarad plazan (Judimendi G.E.)
Uztailak 18 astelehena
19:30 ‘Letter’, Malas Compañías taldearekin, Konstituzio plazan
Uztailak 19 asteartea
19:30 ‘Ilusioa’, Ortzi Acostarekin, Zuberoa plazan, Iparralde gizarte etxearen aurrean