Emakumea - Mujer

Arabako emakumeon jabekuntzarako eta berdintasunerako eskola

Arabako Ahalduntze Eskola hil honetan hasiko da, hain zuzen ere Lautadako Kuadrillan, eta arian-arian lurralde osora hedatuko da.

Datozen egunotan Arabako Foru Aldundiak onartuko duen Berdintasunaren IV. Planaren proiektu giltzarrietako bat da. Helburua da emakumeen ahalduntze prozesuak laguntzea eta haien parte hartzea sendotzea nola gizartean hala bizitza publikoan. Era berean, berdintasunaren alde ere egin nahi du lan, emakumeekin zein gizonekin.

LAIA eskolaLAIA Eskolaren lehen ekitaldia inaugurazio ofiziala datorren 30ean izango da, Aziluko (Iruraiz-Gauna) gizarte etxean. Atxikita bidaltzen dizuegu ekitaldi honen gonbidapena.

LAIA Eskolaren jarduerak iraila eta abendua bitartean garatuko dira: hitzaldiak, ikastaroak eta lantegiak landuko ditu, bai eta zineforum eta irakurketa feminista talde bat antolatu ere. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde mailako lehen ahalduntze eskola da.

Honako esteka honetan bidaltzen dizkizuegu irailetik abendura arte Lautadan izango diren ekintzak:http://www.araba.eus/cs/Satellite?c=Page&cid=1224021484417&language=eu_ES&pagename=DiputacionAlava%2FPage%2FDPA_contenidoFinal