Bestelakoak - OtrosEuskaraHemeroteka

Zabalganan euskararen gune bat sortzeko egitasmoa abian

Zabalgana auzoak euskararen gune bat behar duelakoan eta gure hizkuntzaren arnasgune baten beharra ikusita, euskararentzako txoko bat sortzeko egtasmoa abian jarri du auzokide talde batek.

Helburua erreferentzia puntu hau izatetik auzora euskararen hedapena zabaltzea da. Horretarako espazio hau zabaldu nahi dute, auzotarrek egina, auzotarrek kudeatuta eta auzotar guztientzako zuzendua. Argi izanda euskara gure altxor preziatua sustatzeko toki aproposa izango dela; izan ere, auzokide talde honen arabera, euskaldunok ez dugu etxean gelditu behar gure eskubideak betetzea nahi badugu, eta Zabalgana auzoan Euskaraz Bizi Nahi Dugula ozen esaten dute.

Soziedade gastro kultural bat egitea da haien iritziz formularik egokiena, barne erabilpena izango duen lokal bat izango litzateke, bere bazkideekin eta bere erabilpen pribatiboarekin. Baina kalera begirako lokal bat ere nahi da, zeinetan ekintza irekiak egingo diren, hitzaldiak emango diren, klaseak eman daitezkeen eta euskararekin lotuta dagoen edozein jarduera burutuko den.

Proiektu honen parte izatera animatzen dute sustatzaileek, eta izena emateko gonbitea luzatu dute honako gune honetan: zabalgananeuskaragunea.wordpress.com, non egitasmoasmoaren nondik norako guztiak azaltzen zaizkigun. Zabalgana Batuz auzo elkarteak pozez agurtzen du auzo mailako proiektu parte hartzaile hau, eta auzokide guztiek parte hartzeko gonbitea partekatu eta zabaldu egiten dugu.