Martxoak 3 elkarteak sustatutako erakusketa Zabalganako gizarte etxean jarriko du otsailaren 27tik martcoaren 11ra arte ikusgai, Gasteiz 1976ko martxoak 3: grebatik sarraskiraizen. Egun hartan Gasteizko Zaramaga auzoan greban zeunden langile bost langile hil zituen poliziak. Gertakari haiek gogora ekartzeko eta batez ere, belaunaldi berriei gertatutakoa erakusteko helburuarekin antolatu dute erakusketa.
Egun hartan jazo zena azaltzen duten panel ezberdinez osatuta dago erakusketa. Martxoak 3 elkarteak egindako dokumental bat ere eskaintzen dute etenik gabe, erakusketa osatzeko. Gizarte etxean bertan, 1976an Zaramagako plazan hildakoak omentzeko jarri zuten monolitoaren erreplika bat ere badago.