Udal gobernuak Gasteizko Zarataren Mapa Estrategiko berria onetsi zuen. Zarata kutsadura mota garrantzitsua dela jotzen da, eta bizi-kalitate eskasaren adierazlea, beraz, beharrezkoak dira neurtu eta kontrolatzeko neurriak. Mapak dauden zarata mailak aztertu eta kutsadura akustikoaren iturriei buruzko informazioa ematen du, ingurumen-kutsaduraren iturriak kontuan hartuz. Bestetik, datu horiek ekintza plan bat lantzeko balioko dute, hirian kalitate akustikoa hobetzeko eta, horrenbestez, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko hartu behar diren neurriak ezartzearren.
Kutsadura akustikoari buruzko euskal legediaren arabera udalerriek dute eskumena beren lurralde-eremuko zarata mapak landu, onetsi eta berrikusteko eta jendaurrean jartzeko. Gasteizko Udalak, ingurumen alorreko politika aplikatuz, hiriko zarata mapak landu zituen 1998, 2003 eta 2005ean. Azkena 2012koa zen. Mapa bost urtean behin berrikusi behar denez, Udalak lan hori egin eta jendaurrean jarri du, baina ez da alegaziorik aurkeztu. Udal gobernuak mapa eguneratua onetsi du gaur.
Agiriaren arabera, kutsadura akustikoak eragindako herritarren kopurua % 23tik % 10era jaitsi da 2012tik. Dena dela, Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, “oraindik 23.000 pertsonak jasaten dute gomendatutakoaren gaineko kutsadura akustikoa”. Legeari jarraituz, zarataren mapak ez du gaueko aisialdiak sortutako zarataren neurketarik jasotzen. Hala ere, Udala Erdi Aroko hiriguneko gaueko aisialdiari buruzko azterketa egiten ari da, arazo gehien sortzen diren lekuak zehazteko, eta datozen asteetan ezagutaraziko da. Gorka Urtaranek iragarri du, halaber, Erdi Aroko hirigunean auzokoen atsedena eta gaueko aisialdia bateratzeko plan bat kontratatzeko bidean dela Udala. Horrekin batera, kontzientziazio-kanpaina egingo da.
Laburpena
Mapas Estratégicos de Ruido de la aglomeración de Vitoria-Gasteiz
Ingurume-zarataren mapa
- Mapa Estratégico de Ruido Ambiental Total – Período día (7 – 19 h.)
- Mapa Estratégico de Ruido Ambiental Total – Período tarde (19 – 23 h.)
- Mapa Estratégico de Ruido Ambiental Total – Período noche (23 – 7 h.)
- Mapa Estratégico de Ruido Ambiental Total – Período día completo
Errepide trafikoa – Zarataren mapa
- Mapa Estratégico de Ruido – tráfico viario – Período día (7 – 19 h.)
- Mapa Estratégico de Ruido – tráfico viario – Período tarde (19 – 23 h.)
- Mapa Estratégico de Ruido – tráfico viario – Período noche (23 – 7h.)
- Mapa Estratégico de Ruido – tráfico viario – Período día completo
Aireportuetako trafikoa – Zarataren mapa
- Mapa Estratégico de Ruido – Ruido aeropuerto – Período día (7 – 19 h.)
- Mapa Estratégico de Ruido – Ruido aeropuerto – Período tarde (19 – 23 h.)
- Mapa Estratégico de Ruido – Ruido aeropuerto – Período noche (23 – 7h.)
- Mapa Estratégico de Ruido – Ruido aeropuerto – Período día completo
Trebideetako trafiko- Zarataren mapa
- Mapa Estratégico de Ruido – Tráfico ferroviario – Período día (7 – 19 h.)
- Mapa Estratégico de Ruido – Tráfico ferroviario – Período tarde (19 – 23 h.)
- Mapa Estratégico de Ruido – Tráfico ferroviario – Período noche (23 – 7h.)
- Mapa Estratégico de Ruido – Tráfico ferroviario – Período día completo