Bestelakoak - Otros

Badugu lokala !

Luze itxaron ostean, 2008ko uztailean auzo elkartea sortu eta hortik hilabete gutxira eskatu, azkenean lokala eskuratu dugu udalak utzita. Lokal berri batzuk dira, Zabalgana Hiribidean kokaturik, eta bertan gure bulego egoteaz gain, eta beraz elkartearen egoitza, areto nagusi bat ere izango dugu eskura auzokideok; izan ere, auzo elkarte honen helburua horixe da, auzokideontzako ekimen eta informazio zein lanerako eremu gisa balio lezakeen topagune bilakatzea loka hauek. Hartara, hantxe topa gaitzakezue edozein kezka edo kontsultarako, baita zuen ekarpen eta laguntza eskaintzarako ere, noski.

Momentuz egokitze eta atontze lanetan gabiltza, hala ere, gutxi barru jakinaraziko dizuegu bulegoaren orgutegia zein izango den, ordura arte gurekin komunikatzeko era betikoa, e-mailaren bidez: zabalganabatuz@gmail.com.