Bestelakoak - Otros

TMH, Gasteizko garraio publikoko planifikatzailea mugikorrentzat

Sustatu webgunean ikusi dugunez, TMH garraio planifikatzailea da, bi punturen arteko ibilbide motzena kalkulatzen duena garraio publikoa erabiliz. Erreminta hau mugikorretako web-nabigatzailearekin erabiltzeko garatu dugu. Oinarrizko demoa Gasteizen bidaiatzeko erabil daiteke. TMHri buruzko azalpenak CodeSyntax-en blogean aurki daitezke.

Demo bertsio hau Gasteizen egin dute bi arrazoi direla medio: OpenStreetMap-en datuek duten kalitate onagatik eta Gasteizko Udalak GTFS fitxategia askatu zuelako.