Bilboko Errekaldeberriz Errekalde auzoko auzo elkartean gaur goizean jarri duen salaketa aintzat hartuz, Bilboko epaitegiko bosgarren aretoko epaileak bertan behera utzi du Kukutzaren eraistea. Auzo elkarteak aurreko astean helegitea jarri zion Udalak Kukutza hustu eta eraikina botatzeko eman zuen baimenaren aurka, eta helegite horren gainean oraindik ez dela erabakirik hartu argudiatu du auzo elkarteak goizean. Jakin denez, bihar aztertuko dute helegite hori.
Errekaldeberriz auzo elkarteak salatu du goizekoa eraso «basatia» izan dela, eta Ertzaintzak auzoan alarma sortu duela bizilagunengan. «Gaur, beste inoiz baino gehiago, ez dugu egoera hau ulertzen».