Auzo mugimendua - Acciones barrioBestelakoak - Otros

AHT Gelditu! Elkarlanak manifestazioa egingo du urriaren 1ean Gasteizen

AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak iragarri ditu 2009an Urbinan izandako istiluetan atxilotu zituzten 6 lagunen aurka egingo den epaiketa salatzeko.

Elkarlanak kausa artxibatzea eskatzen du eta «autoinkulpazio kanpaina masiboa» abiaraziko dute pertsona hauei elkartasuna adierazteko. Horretaz gain, urriaren 1ean manifestazio nazionala egingo dute Gasteizen; manifestazioa 18:00etan abiatuko da Bilbo plazatik Urbina berreskuratu!, AHT Gelditu! Epaiketarik Ez!lelopean. Horren aurretik, 10:00etan, Urbinatik hasi eta Gasteizen bukatuko den oinezko martxa egingo dute.

Gasteizko hainbat auzo elkartetatik, Zabalgana Batuz barne, gure atxikimendua ematen dugu eta, aldi berean, bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu arrazoi hauexengatik: Abiadura Handiko trena Salburuako hezeguneetatik sartuko lizateke, Gasteizentzat 511 milioiko inbertsioa suposatuko du gastu sozialetatik kenduko dena, eta proiektuak berak naturaren txikizioa dakar berez.