Deialdiak - Llamadas

ANDRAKAN kontzertuan

ANDRAKAN
Iban Urizar: ahotsa, gitarra akustikoa
Patxi Zabaleta: ahotsak, gitarra elektrikoa, banjoa, ukelele
Carlos Cebrian: mandolina
Andoni Mujika: baxua
Rafa Furnier: bateria, ahotsak

Pop eta folk kutsua duen musika egiten du Elgoibarko inguruko boskote honek. Musika tresna klasikoak eta folketik edaten duten instrumentuak (mandolina, banjoa, tronpeta,…) uztartuz abesti goxoak sortzen dituzte. Zuzenekoan kanta horiek klasiko bihurtzen dituzte, betidanik gure belarrietan egon izan balira bezala. ANDRAKANeko partaideak beste hainbat taldetan aritu dira, hala nola, Café Teatro, Arima Beltza eta Lili Moon. Euskaraz eta ingelesez abesturiko zazpi abestik osatzen dute Poto egin nuenekoa, ANDRAKANen estreinako diskoa. Kaleratu eta urtebete beranduago abesti berriekin hurbilduko zaigu Elgoibar eta Mendaroko boskotea Gasteiza, PARRAL tabernara.

andrakan.com