Deialdiak - Llamadas

Montehermoso. Hiesaren kontrako nazioarteko eguna

HIESaren kontrako nazioarteko eguna Montehermoson ospatuko da, beste urte batez, Sidalavaren lankidetzarekin.

1987tik, abenduaren 1ean, HIESaren kontrako eguna ospatzen da, GIBen infekzioaren gaineko gizarte-kontzientziazioari zuzendutako eguna.

Datozen bost urteetan GIBi erantzuteko ONUSIDAren programa orokorrarekin, “ZERORA IRITSI” lelopean, hauek lortzeko apustua egiten da: “GIB bidezko zero infekzio berri. Zero bereizkeria. Hiesarekin lotutako zero heriotza”. Lelo honekin konprometituta, SIDALAVAn infekzio berri kopurua murrizteko jarraituko dugu lanean; horretarako, prebentzioa hartuko dugu abiapuntu gisa eta GIB proba sustatuko dugu; gainera, GIBekin bizi diren pertsonen eskubideen eta bereizketarik ezaren alde egingo dugu borroka.

“Europako Boluntarioen Urtea 2011”delakoarekin bat eginez, SIDALAVA Sarien 2. edizioak gizarte zibilak gizarte-egoerarik okerrenean dauden pertsonekiko duen konpromisoa balioetsiko du.

Programa:

(sarrera doan edukiera bete arte)

19:30    Aurkezpena eta sari banaketa: Miguel Ángel Ruiz, Sidálava eta

             Xabier Arakistain, Montehermoso

20:00    Kontzertua: Harresian Zulo + kolaborazioak

20:45    Topaketa Hor Dago! kafetegian

21:00    Musika emanaldia: Djembe Bilbao