Bestelakoak - OtrosEuskara

Zabalgainek antolatutako mendi-irteeraren bideoa

Maiatzaren 12an gure auzoan euskara eta euskal kultura zabaltzen duen elkartetik, Zabalgain Kultur Elkartetik, burutu zen mendi irteera mitologikoaren bideo muntaia bidali digute. Goiz hartan Pagomakurretik (Zeanuri ondoan) Supelegorretara joan ziren auzokide hauek, non kobak bisitatzeaz gain haiei lotutako mitologian murgilduko ziren. Hemen uzten dizuegu goza dezazuen, eta antolatzen duten hurrengo irteerako anima gaitezen!