Auzo mugimendua - Acciones barrioBestelakoak - OtrosEuskara

Zabalgain elkartea martxan berriro ere!!

Zabalgain kultur elkarteak bere blogean iragarri duenez, oporretatik bueltan honetan martxan dago berriro. Esaten dutenez, iaz antolaturiko tailerren arrastak behar duen bultzada eman dio elkarteari lanean segitzeko, eta horregatik aurten ere iharduerak antolatzen segituko dute Zabalganako auzokide guztiontzat.

Hartara, aurreko ikasturtean bideratutako euskal dantza eta mintza-praktika ikastaroak aurten ere auzora zabaltzeko asmo finkoa dutela jakinarazi dute. Eta, era berean, mendi martxak antolatzen eta auzoan burutzen diren bestelako ekimenetan parte hartzen jarraituko dute. Bestalde, ekimen berriren bat ere aurrera eramango dute, betiere Zabalganan euskara eta euskal kultura sustatzeko heburuaz.

Adi egon egon beharko gara, beraz!