EuskaraJaiak

Araba Euskaraz 2011 dela eta, Gasteiz eta Laudio arteko linea erregularrak autobus zuzenekin areagotuko dira

Datorren ekainaren 19an, igandean, Laudion izango den Araba Euskaraz 2011 dela eta, Gasteizekin lotura duten autobuseko linea erregularrez gain, autobus zuzenak ere egongo dira. Txartelek prezio berezia izango dute: joan-etorria autobus zuzenean, 8 euro. Txartelak aldez aurretik erosi ahalko dira ekainaren 17ko, ostiraleko, 16:00ak arte.
Hona hemen autobus zuzenen ordutegiak:
• Gasteiztik Laudiora joateko: 09:15ean eta 11:15ean.
• Laudiotik Gasteizera itzultzeko: 17:45ean eta 19:45ean.