Herenegun agortutzat eman ziren salgai jarri ziren bihar, apirilak 1, Mendizabalan burutuko den Arabatakada-rako sarrera guztiak. Izan ere, Euska Herriko gune asko ta askotan salgai egon arren, eta baita hainbat komunikabidetan ere, egun ez dago aurretiko sarrera bat ere erosterik. Bat lortzeko bide bakarra izango da bihar takilletan bertan salduko dituztenen artean erosiz, eta horretarako, hain zuzen, goizeko 9:00etatik aurrera irekiko dituzte takillen ateak. 800 sarrera inguru jarriko dira salgai (12 euroan), beraz bat eskuratu nahian bazabiltza, erne ibili!
Aurten Arabatakada-ren bederatzigarren edizioa ospatuko da, eta euskararen aldeko jaialdi honek azken urteotan lortutako arrakasta ukaezina da. Edizio honetan euskararen aldarria alde batera utzi gabe, unibertsitate eremutik sortutako jaialdi hau bestelako kutsu batez jaztea nahi dute, unibertsitate euskaldun eta herritar baten aldarria lau haizeetara zabalduz.
Aurtengo egitaraua ondorengoa izango da:
-11:00: Kanpuseko ikasleen arteko olinpiadak.
-13:30: Herri bazkaria.
-15:30: Bertsolariak: Miren Amuriza, Ander Solozabal,
Ekhi Erremundegi eta Unai Gaztelumendi.
-17:00etatik Aurrera, kontzertuak:
Berri Txarrak, Zea Mays, Esne Beltza, Maketa lehiaketako irabazlea, Governors, Mendeku Itxua,Tximeleta