Orotara, Olarizu eta Abetxuko guneetan barazkigintza ekologikoa lantzen diren 381 baratze daude. Baratze hauek aisialdirako, formaziorako eta ingurugiro heziketarako erabiltzen dira. Gaur 8 astekarian (Gaur8.info) Gasteizko Udalaren Olarizu Parkeko nahiz Zadorra Parkeko (Abetxuko auzoko) ortu ekologikoen inguruko artikulu bat agertzen zaigu. Honez gain, urtero urtero CEAko (Ingurumen Ikerketen Zentroa) teknikariek eskaintzen dituzten ikastaroez mintzo da.
Artikulu honetan Euskal Herriko beste esperientzi batzuk ere jorratzen ditu, Berriozarko Udalak eta Algortako Euskara Elkarteak bultzatutako ortu ekologiak hain zuzen ere:
– Berriozarren berriz, 81 baratze osatzeko asmoarekin abiatu dira, eta bertako baratzeak kudeatzeko lehenik nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaro bat egin behar dute. Honez gain, Ezkaba menditik datorren lur-azpiko ura jaso eta baratzeetan erabiltzen dute.
– Algortako kasuan aldiz, Azkorri hondartzatik gertu dagoen bi mila metro koadroko lur eremu bat alokairuan hartu eta, ortu ekologikoen ideiatik abiatuta, permakultura eta euskara batzen dituen ekimena garatu dute.
Hemen dituzue, aipatu dugun artikuluarekin erlazionaturiko loturak:
– Udaletan ere hasiak dira nekazaritza jasangarriak duen garrantziaz jabetzen
(Gaur8.info 2012/08/18)
– Gasteizko Eraztun Berdea (Gasteizko Udalaren egitasmoa):
Olarizuko baratzeak (Olarizuko parkea) | Urarteko baratzeak (Abetxukoko parkea)
Eraztun Berdeko aisialdiko baratzeak erabiltzeko baldintzak (pdf formatuan)