Bestelakoak - Otros

‘Mihian kili-kili, euskaraz ibili’ ekainaren 16an, Amurrion. Araba Euskaraz 2013

Pasa del astean aurkeztu ziren Gasteizen hurrengo igandean, ekainak 16, Amurrion ospatuko den Arabako ikastolen jaiarako zirkuitua eta egitaraua. Amurrion egindako beste edizioetan bezala, Juan Urrutia Parkean, herriko plazan eta El Refor eremuan kokatuko dira jaiaren guneak. Kontzertuei dagokionez, Izate Falsua, Ets, Mandoilek, Hesian eta Oihan Vega jarriko diote musika egunari goizeko 11.30tatik arratsaldeko 18.30era El Refor-en egongo den ‘Gazteak’ gunean. Parkean, berriz, Aldatz, Ostara, Iñaki Plaza & Banda, Gozategi eta Izargi arituko dira, 11.30tatik 19.15era.

[Img #7275]

Ekainak 16 ‘guztia OK’, Mihian kili-kili, euskaraz ibili Amurrion.

Egitaraua osorik

1. GUNEA – PARKEA

  • Eskenatokian: Aldatz (11.30), Ostara (13.00), Iñaki Plaza & Banda (14.30), Gozategi (16.15), Izargi (18.00-19.15)
  • Bazkarian: Erramun Martikorena
  • 10.00-18.00: Kaikuren gunea: Yunpia, produktuak, Behia, ludoteka.
  • 10.00-18.00: Mintzanet-en karpa
  • 12.00: Ginkana Xibaren eskutik.

2. GUNEA – PLAZA

  • Eskenatokian:
  • 12.00: Zankueta Abesbatza
  • 12.30: Bertsolariak
  • 10.00-14.00: Zurezko jolasak
  • Eusko Label produktuak

3. GUNEA – IRRIEN LAGUNAK (EL REFOR)

  • Eskenatokian: Irrien Lagunen kluba
  • 10.00: Puzgarrien eta txokoen irekiera (arratsaldeko 6ak arte etenik gabe).
  • 10.30: Guneko oholtzan, Irrien Lagunekin kanta eta dantza! Ikuskizuna
  • 11.30: Laguntza txakurren erakustaldia, Bocalan-Biak Bat elkartearen eskutik.
  • 12.00: Laguntasunaren sekretuak! Ikuskizuna
  • 14.00-15.00: Irrien Lagunak buruhandiak, Aisiola begiraleen eskutik.
  • 14.00-15.30: Paraxuta jolasak eta gaigabezia
  • 15.00-16.00: Aukeran: jolas dinamizazioa Urtxintxaren eskutik
  • 16.00: Apar festa, gunearen plazan
  • 17.00: Ane eta Piratak! Dantzaldia
  • Globo aerostatikoak
  • Puzgarriak

4. GUNEA – GAZTEAK (EL REFOR)

  • Eskenatokian: Izate Faltsua (11.30), Ets (12.30), Mandoilek (14.15), Hesian (16.00), Oihan Vega (17.30-18.30)

Zirkuituan zehar: Txaranga, batukada, trikitilariak, txistulariak…