Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Ubarrundia/ Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria argitaratu du Euskaltzaindiak eta ostegunean (martxoak 10) aurkeztuko dute Kordoi Etxean eguerdiko 12etan. liburua
Gasteizko Ubarrundiako toponimia ikertu du Elena Martinez de Madinak, Jose Luiz Lizundiaren zuzendaritzapean eta Roberto Gonzalez de Viñaspreren aholkuekin. Gasteizko Ubarrundia sei herrik osatzen dute: Amarita, Erretana, Miñao, Miñaogutxia, Gamarra eta Gamarragutxia. Liburuak herri hauetako toponimoak sailkatu eta normatibizatu ditu. Aurkibidea hemen (pdf)
35.000 leku izen
35.000 leku izen bildu eta aztertu dituzte, XIV. eta XX. mendeen artekoak, eta beraietatik 898 liburuan agertzen dira, 76 Gamarra eta Gamarragutxia herrietakoak; 301 Miñao eta Miñaogutxia herrietakoak; 157 Erretanakoak; eta 164 Amaritakoak.