Bestelakoak - Otros

1000 jarraitzaile dugu baino gehiago twitterren

Zabalgana Batuz auzo elkartetik beti saiatu izan gara komunikazioan aurrera egiten eta twitterbitarteko berriei  heltzen ahalik eta informazio azkarren eta modu eragikorrenean zabaldu ahal izateko auzokideoi. Ildo honetatik, alde batetik, web gunea martxan jarri genuen  duela urte batzk auzoko berri eta informaziaren gaineko plataforma nagusia izateko asmoz;  bestetik,  auzokideekiko harremanetarako helbide elektronikoaren bidezko sare bat osatzen ibili gara auzo elkartea jaio zenetik(gero eta handiagoa dena); eta azkenik, twiter sarean sartu ginen, sare sozialek duten komunikaziorako garratziaz jabetuta.

Twiter, hain zuzen, izan da Zabalgana Batuz zein Zabalgana auzoaren inguruko albiste, komentario, proposamen, edota iritzi trukaketarako auzokide-eta ez auzokide-askok eta askok erabili izan duten erreferentea. Une honetan, gure kontuak mila jarraitzaile baino gehiago ditu, horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu auzo elkarte honen lan eta iritziaren segimendua egiten duzuen orori, eta baita twiterren zein beste bide batez zuen ekarpen eta iradokizunak helarazten dizkiguzuenoi. Eta jakina animatzen zaituztegu egiten jarraitzera, guztion artean auzoa eraikitzen segi dezagun. Eskerrik asko, benetan!