Bestelakoak - Otros

8 urteko zarauztar batek medula transplantea behar du

Ez-ohiko gutuna doa lerro hauekin batera. Leuzemia daukan Zarauzko ikastolako zortzi urteko haur baten gurasoen SOSa da.  Erik 8 urteko zarauztar bat da, leuzemia du eta sendatu ahal izateko, medula transplantea behar du. Epe laburra daukate horretarako, eta SOS mezua bidali dute gurasoek.

Zarautzen, 2011ko maiatzaren 26an

LAGUNTZA BEHAR DUGU!

Zarauzko Bert eta Ainhoa gara, Eriken gurasoak. Erik 8 urteko mutiko bat da eta bigarren aldiz leuzemia du. Iraila aldean medula transplante bat beharrezkoa du sendatu ahal izateko.

Bertako eta atzerriko medula errejistroetan bilaketa hasi den arren, bide hau oso luzea da.

Daukagun epe labur honetan, guraso moduan, ezin dugu itxaroten egon behar dugun emailea agertu arte.

Honen bitartez, medula emateari buruzko informazioa jasotzera animatzen zaituztegu. Era horretan, Erikek edo egoera honetan dagoen beste batek sendatzeko aukera gehiago izan ditzan.

Laguntzeko prest zaudetenek eta informazio gehiago jaso nahi duzuenok, bidal itzazue zuen datuak hurrengo helbidera:

Izen/abizenak, helbidea, telefonoa, e-maila.

maite.iguainlopez@osakidetza.net

Helbide honekin kontaktuan jartzeak ez du suposatzen inongo loturarik.

Informazio guztia ondo ulertu ondoren, odol analisia egin ahal izateko kontaktuko telefonoa ere bertan emango dizuete.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Bert eta Ainhoa