Deialdiak - LlamadasHemeroteka

Zabalganako udalekuak

Gaur hasi dira Zabalganako udaleku mitologikoak

2013-07-22Zabalgana Batuz-(e)k argitaratua.

Txorrosolo aisialdi taldeak aste honetarako udaleku mitologikoak prestatu ditu. Uztailaren 22tik 31rabitartean burutuko dituzte, eta gaur hasiera eman diete hainbat aurkezpen jokuren bidez. Ekimen guztiak auzoko parke eta kaleetan zehar nahiz auzo elkartean egingo dira, eta umeak denbora guztian zehar begiraleek zainduta egongo dira.

Hainbat ume Zabalganako udalekuetan jolasten

Hurrengo egunetarako iharduerak honako hauek dira: Filme tailerrak, Erlaxazio eguna, antzerkia, Lip duba, herri kirolak, ur jolasak, basora eta mendirako irteerak,  eta amaiera festa.

Benetan egitaraua ederra antolatu dute Txorrosoloko kideek haurrak goza daitezen udako egun hauetan. Zorionak!!