Atzo iluntzean Zabalganak euskararen alde egiten duela erakutsi zuen berriz ere. Izan ere, «Euskara Zabalganan zabalduz» batzordeak antolatutako pintxo-poteo euskalduna oso arrakastatsua iza zen; hirurogei auzokide euskaltzale baino gehiago heldu ginen izatera une batzuetan modu original honen bidez euskararen aldeko hautua eta aldarrikapena egin genuenak.
Pintxo-poteoa auzo elkartearen lokaletik abiatu zen zazpi eta erdiak aldera, triki eta panderoek lagundurik, eta auzoko hainbat sektore zeharkatu zuen: Borinbizkarra, Zabalgana-zaharra eta Mariturri, hain zuzen ere. Oso giro alaian auzokideok-txiki zein handi-pintxo poteaz gozatzeaz gain, euskaraz egiteko parada ederra izan genuen ekimen honi esker. Aldiberean, gainera, euskararen egunerako GEU elkarteak antolaturiko ekimenen berri emateko ‘EUSKARAK 365 EGUN Gasteizen’ KARTEL-JIRA ere egin zen, kartelak jarriz, ibilbidean zehar.
Zabalganako euskara batzordea iaz sortu zenetik zenbait ekintza interesgarri eta garrantzitsu ari da bultzatzen auzoan; auzoko denda eta tabernetan euskararen presentzia handitzeko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean ‘Giro onean’ eta ‘Eskerrik asko’ kanpainaren zabalpenarena, kasu. Eta apurka-apurka ikusten da jorratu beharreko ezinbesteko ildo honetan gero eta auzoko gehiago inplikatzen ari direla. Segi dezagun, bada, atzokoa bezalako iharduerak bultzatzen eta babesten! Goazen guztion artean Zabalganan euskara zabaltzera!!