Denok dakigunez, Gasteiz mailan Zabalgana euskaldun kopuru gehien dituen auzoetako bat da. Izan ere, kalera atera besterikez dugu irudipen bat baino begi bistakoa den gauza bat dela ondoioztatzeko. Gure auzoko edozein txokotan euskara aditzea dugu uneoro, bai gurasoek seme-alabei berbetan baita helduen artean ere. Ez da harritzekoa, kontuan hartuta gehienbat auzokide gaztez osaturiko auzo batetaz ari garela; eta hiriko jaiotze-tasa altuena izanik etorkizunean euskal hiztunak biderkatzen joango dira apurka-apurka.
Ondorio hauek guztiak,baina, betiere sentipen eta irudipenetan oinarrituak egon dira, momentuz datu enpiriko eta ofizialik ez baitaukagu. Hala ere, Zabalganako euskaldun kopuruari loturiko lehengo datu eta portzentajeak argitara ematen dituen nolabaiteko txosten bat helarazi zaigu Euskara Batzordetik. Datu hauek Gasteizko euskara zerbitzuak zein Eustatek egindako hainbat ikerketa aztertertu ostean ateratako ondorioetan dautza.
Gasteizko egoera hau da:
Euskaldunak | 52.298 | 22,5% |
Ia-euskaldunak | 60.851 | 26,1% |
Erdaldunak | 119.678 | 51,4% |
Zabalganari dagokionez, berriz, lehen hurbilketa bat egin daiteke, Gasteizko portzentajeak auzoko datuetara aplikatuz:
Portzentajea (Gasteiz) | Pertsonak (2011n) | Pertsonak
(2013an) |
|
Zabalganako biztanleak | 100% | 14358 | 19101 |
Euskaldunak | 22,5% | 3231 | 4298 |
Ia-eskualdunak | 26,1% | 3747 | 4985 |
Erdaldunak | 51,4% | 7380 | 9818 |
Hemen desfase nagusiena adinarekin lotutakoa izango da: Zabalganan biztanle gazteagoak ditu, gazteak euskaldunagoak dira, hortaz euskaldun gehiago dago… 2011ko datuen arabera:
Biztanleak | eusk (%) | eusk | ia eusk (%) | ia eusk. | erd (%) | erd | |
0-19 | 3336 | 63,5% | 2117 | 26,4% | 881 | 10,1% | 337 |
20-64 | 10746 | 17,4% | 1869 | 30,5% | 3275 | 52,1% | 5603 |
>=65 | 276 | 3,9% | 11 | 9,4% | 26 | 86,7% | 239 |
OROTARA | 14358 | 27,8% | 3997 | 29,1% | 4182 | 43,0% | 6179 |
Hortaz, estrapolazioa egin daiteke 2013ko datuetara:
Portzentajea (Zabalgana, estimazioa) | Pertsonak (2013n) | ||
Zabalganako biztanleak | 100% | 19101 | |
Euskaldunak | 27,84% | 5318 | |
Ia-eskualdunak | 29,13% | 5564 | |
Erdaldunak | 43,04% | 8221 |
ONDORIOZ:
Zabalganan gaur egun(2014) 21.000 biztanle inguru bizi da, horietatik %28 inguru euskaldunak dira, eta %29 ia euskalduna (euskaraz gutxienez ulertu egiten du).