Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzuaren jardunaz informatzeko buletin digital bat abiarazi du gaur. Herritarren parte-hartzearen eta elkarteen inguruan gertatzen den oro ezagutaraztea da helburua, eta interesa izan dezaketen herritar guztiengana iristea.
Besteak beste, alderdi hauek ukituko dira: parte hartzeko prozesuak, herritarren parte-hartzerako organoak (sektore eta lurralde kontseiluak), edo gure udalerriko entitateen esku dauden baliabideak (diru-laguntzak, elkarteen etxeak, eta abar).
Herritarren parte-hartzearen eta elkarteen behatokiari buruzko berriak ere emango dira, edo parte hartzearekin lotuta dauden bestelako jarduerei buruzkoak.
Buletinak ez du maiztasun zehatzik izango; harpidetza doakoa da, eta udalaren web-orrian egin daiteke. Orobat, Udalaren web orrian egongo da eskuragarri. Hemen duzue lehengoa: 1. Buletina