Goizaldeko 2:23tan lanetik kanpo zegoen udaltzain batek gizon bat ikusi du Iruña-Veleia kaleko taberna bateko kristala lapurtzen saiatzen ari zela eta handik hurbil emakume bat gertatzen ari zena zaintzen.
Udaltzaingoak zabaldutako informazioaren arabera patruila bat bertaratu denean susmagarriak ihes egiten saiatu dira baina poliziek 31 urteko gizonezkoa eta 33 urteko emakumezkoa atxilotzea lortu dute. Indarrez lapurtzeko saiakeran ari zirela leporatu diete, komisaldegira eraman dituzte eta agintaritza judizialaren esku jarri dituzte.