Atzo aurkeztu zen modu ofizial batean auzoko gazte asanblada, eta beraz, esan dezakegu Zabalganako gazte mugimendua abian dago.
Aurkezpena auzoan zeharreko poteo batekin hasi zen, auzo elkartetik bertatik, eta amaieran ekitaldia burutu zuten Bastida Plazan, non txalapartari eta bertsolariak aritzeaz gain, Gazte Asanbladako kide batek hitz batzuk bota zituen.
Denok dakigunez, umez beteriko auzo honetan gazte gutxi bizi dira, hala ere horietako batzuk pauso bat eman dute aurrera, gazte ikuspegi batetik denontzako auzo hobe bat bilatzeko bidean. Azaldu zuten moduan, hilabate batzuetako lana egin dute asanblada eta bilerak egiten azken jauzi hau eman arte, eta orain dator benetako lana, zeinetarako auzoko gazte oro dagoen gonbidaturik.