Bestelakoak - Otros

‘Martin Fiz’ Nazioarteko XII. Maratoiaren eragina trafikoan eta garraio publikoan

Maiatzaren 11n (igandea), ‘Martín Fiz’ Nazioarteko XII. Maratoia, Patinen gaineko III. Herri Maratoia, IV. Maratoi Erdia, XII. Herri Lasterketa eta Txikien XII. Lasterketa izango dira hirian, 8:50etik aurrera. Lasterketa horien ibilbideak trafikoaren zirkulazioari eragingo dio, probak irauten duen bitartean zenbait kaletan trafikoa murriztu egingo baita aldi baterako. Hori dela eta, gidariek ibilbidea ezagutu beharko dute, neurri egokiak hartu eta beren joan-etorrietarako beste kale batzuk baliatzeko.

BANDOA