Udalak gutun bana bidaliko die etxebizitza edo lonjen jabeei, ondasun higiezinen zerga eta zaborren tasa ordaintzeko epe eta baldintza berriak jakinarazteko. Guztira 107.000 gutun bidaliko dira, dagoeneko OHZ zatikatzeko eskabidea aurkeztu duten 25.720 jabeak kenduta.
“Zerga egutegia aho batez aldatu zen”, azaldu du Ogasun zinegotzi Manu Uriartek, “baina komunikazio akatsak izan direnez», epea luzatuko dute.
Ordainketa uztailera arte atzeratzeko edo zatikatzeko eska daiteke, baina bi kasuetan, herritarrek berek eskatu behar diote Udalari. Aukera horietako edozein baliatu nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute aurretiaz, 010 telefonora deituta