Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak ‘IGANDEAK JAI. Familia giroan euskaraz’ egitasmoa antolatzen jarraituko du 2014ko udazkenean.
HURRENGO SAIOA: Irailak 28, Armentia Ikastolan
- 17.00etan ‘IRRIPUINAK Martinbertsoarekin’ Martinbertso mutil gaztea eta irekia da. Musika, literatura eta bertsolaritza ditu gustuko. Hizkuntzarekin jolasten oso ondo pasatzen du. Asmakizunak, hitz-jokoak, hitzen musika… Hori da IRRIPUINAK ipuin antzeztuen bitartez egingo duguna.
- 18.00etan‘Kantu jolasak Familian eta lagunekin euskaraz jolasean gozatzeko hainbat kantu eta jolas ikasiko dugu: korru-jolasak, bikote-jolasak, esku-jolasak, dantzak, soka-salto eta goma jolasak…
Hurrengo saioen informazioa: http://hirinet.net/IGANDEAK-